XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Leioako Udala ALKOHOLDUN EDARI ETA TABAKOAREN KONTSUMOA MUGATU, AURRIKUSI ETA KONTROLATZEKO ORDENANTZA ARAUPETZAILEA.

Jarraian, apirilaren 2ko 85/7, Legeko 70.2. artikuluan xedatutakoa betetzeko, Alkoholdun edari eta tabakoen kontsumoa mugatu, aurrikusi eta kontrolatzeko Ordenantza araupetzailearen testu osoa argitaratuko da, Udal Plenoak 1990eko urtarrilaren 18an hasieran onetsi ondoko jendaurreko erakustaldiaren barruan erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin-betikoz onetsia izan eta argitarapen honen biharamunetik zenbatu beharreko 15 eguneko epea igaro eta gero indarrean jarriko dena.

I. Kapitulua Arau orokorrak 1. Artikulua.

Ordenantza honen xedea alkoholdun edari eta tabakoaren kontsumoa aurrikusteko udal iharduera arautzea da.

2. Art. Ordenantza udal barrutian aplikatuko da.

II. Kapitulua Hartu beharreko neurriak.

3. Art. Udal Administrazioak hurrengo artikuluetan biltzen diren neurriak hartuko ditu eta honela ordenatuko dira: a) Kontsumoa murriztekoak. b) Hiritarrak sensibilizatzekoak.

c) Hiritarren kolaborazioa bultzatzekoak.

d) Hiritarrrek udal kudeaketaren parte hartzekoak.

e) Administrazioen arteko kolaborazio eta koordinaziokoak.

KONTSUMOA MURRIZTEKO NEURRIAK.

4. Art. Udalaren Planeamendu integralerako bitartekoek esaterako Hiri Ordenamendurako Plan Orokorrak, Hirigintz Planeamendurako Arau Subsidiario eta Oinarriak, hala nola Planeamendu horretarako gainerako exekuzio bitartekoek dentsitate, kokamendu, distantzia, ezaugarri eta establezimendu motei buruzko erizpideak barne hartuko dituzten orientazio modura.